Jose Inazio Ansorena Miner

Arnasketa

 

 

Eguneroko bizitzean arnasketak iraunerazte soila baino garrantzi askoz handiagoa baldin badu, zenbait doktrina kontenplalarik eta teknika sofrologikoek ezagutarazi dutenez, haizezko musikagailu baten jotzaile izan nahi duenarentzat are premiatsuago eta nabarmenago gertatzen da. Noski, bibolinistari uztaia bezala zaio haizezko musikalariari arnasketa.

Txistularion kasu konkretu honetan, harrigarri da oso inoiz inor arnasketaren azterketa sistematiko bat egitera ez abiatzea, dudarik gabe, jotzearen akats askok eta txistu irakaspenaren porrot ugariek arlo honetan bait dute beren jatorria.

Egia esan, maiz erabili izan ditugun txistuek berek, hain gogorrak izaki, arnasketa arazoaren irtenbide desegokia baldintzatu ta eragin egin dute.

1.-ARNASBIDEA: FUNTZIONAPENA ETA ARIKETAK

Txistuari dagozkion arnasketa tankerarekin hasi baino lehenago, komeni da arnasbideari buruzko zenbait ohar egitea.

1.1.-Arnasbidean honoko elemenduok surkitzen dira: sudurra eta ahoa, laringea, zintzurrestea, birikak eta diafragma (1. irudia).

1. irudia

1.-Laringea
2.-Zintzurrestea (trakea)
3.-Eskuineko birika
4.-Ezkerreko birika
5.-Diafragma
6.-Gibela
7.-Urdaila
8 eta 9.-Saihetsak
10.-Esternoia

Airea sudurretik edo ahotik barruratzen da, zintzurlrestetik iragaten da eta, berronen bi adarretan zehar, biriketan sartzen da. Diafragma zeharreko giharre zabal bat da eta digestio ta arnasketa sointzatiak bereizten ditu, bien artean kokatzen delarik. Bera da arnasketa higiduraren eragile nagusiena. Arnasketa higidurak bi aldi ditu, arnasgora ta arnasbehera, zeinen artean une motz batez airea blokeiatu eta etenaldi bat egiten bait da. Arnasgorakoan, birikak puztu egiten dira ta handitu, bularkaiola, diafragmaren beherstzapenaren ondorioz, zabaltzen den araurea. Saihetsen gorapena automatikoki jazotzen da.

Arnasbeherakoan, alderantziz, diafragma gora dihoa eta saihetsak behera. biriketan dagoen airearen parterik handiena atera eraziz. Arnasbeheran irtetzen den aire hauxe bera da, txistuaren hodian bibratzen hasiz gero, hots musikala sortzen duena (2. irudia)

2. irudia

1.-Zintzurrestea (trakea)
2.-Birikak
3.-Toraxa

A.-Diafragma pausatuta
B.-Diafragma beheraka,
arnas hartze bitartean

figura2.gif (3581 bytes)

1.2. -Arnasbidea nola moldatuta dagoen adierazi dugu. Baina helburu berbera duten bi sointzati aipatu ditugu: sudurra eta ahoa. Biak dira airea hartzeko baliagarri. Berdinki aritzen al dira biak bada? Ohitura arazo bat bestehik ez al da? Ez noski. Ba dago bien arteko aldea. Azter dezagun, geroago noiz bata ta noiz bestea erabiltzen jakiteko.

Sudurraren bideak, higiene ta osasunaren aldetik begiratuta, ba ditu dudaezinezko abantailak. Honetaz baliaturik erdiesten den airea sudurzuloetan iragazita ta beroa ailegatzen bait da biriketara.

Ahoaren bideak, aitzitik, ez du airea ez berotzen ezta riagazten ere. Ba du, ordea, sudurrarekiko abantaila nabarmen bat. Alegia, lipar labur batetan besteaz baino aire neurri askoz handiago har daitekeela.

1.3.-Oraindaino esandakoan, ba dago bereziki gainmarkatu behar dugun puntotxo bat. Biriketarako aire eskaera, esan dugu, urdailaren gainean dagoen diafragmaren bitartez egiten da. Ez da, beraz, batere beharrezko askok, ahoaz baliatzen denean, airea jateko egiten chi duen ahalegina. Ahobidetik aireaz hornitzeko, nahikoa da txistu muturraren gainean dagocn goiezpaina apur bat altxatu. Beste lan guztia diafragmak egin behar du.

1.4.-Harrigarri badirudi ere, jende askok, medikuek salatu dutenez, ez daki arnasa egokiro hartzen. Kontzienteki bederen, eta hau beharrezko zaigu txistulariori. Bestalde ba dago ere, arrazoin bat edo besteagatik, bere biriken edukiera osoa erabiltzeko gai ez den jenderik. Honetxegatik, helburu desberdineko bi arnas ariketa proposatzen ausartuko naiz.

Lehenengoak bi helburu ditu. Alde batetik, biriken edukiera handiena bilatzea, ta bestetik, sudurbidearen kontrolaketan laguntzea. Bihotz taupaden erritmoan burutu behar da. Adierazten ditudan atalotan osatzen da:

1) Ezkerreko eskuaren hatz erakusleaz butxatu egiten da alde bereko sudurzuloa, sei taupadartn denborean eskuin aldeko sudurzuloaz arnasgoraketa sakon ta lasaia obratzen den bitartean.

2) Hiru taupadaren luzean, arnasketa geratu egiten da.

3) Berriro ere sei taupadaren luzaeran (ezkerraldeko sudurzuloaz arnasbeheraketa bat egiaztatzen da -aurretik sudurzulo hau desitxita izan delarik-, eta eskuin aldeko sudurzuloa dagokion eskuaren hatz erakusleaz hersten dugun era berean.

4) Hiru taupadatako arnasketa atenaldia berriz ere.

5) Ezkerraldeko sudurzuloaz arnasa hartzen da sei taupadaren dunborean (eskuinaldekoak hertsita jarraitzen du).

6) Hiru taupadatako iraupenean arnasketaren beste geraldia.

7) Ezkerraldeko sudurzuloa butxatu egiten da ta eskuin aldetik arnasa bota egiten da sei taupadaz. Honela jarraitzen du ariketak, arnasgoraketak eta arnasbeheraktetak ssei taupadaz, egiten, sudurzulo batetik edo bestetik elkarren txandan, eta bien arteko hiru taupadaren geraldiak uzten beti.

Bigarren ariketak arnasbeheraketaren kontrolapena du helburutzat. Airea, arnasada gure txistu hotsaren indarra ta ez dugu alferrik galdu behar, tenorea bakoitzak eskatzen duen neurri zehatza baino gehiago igorriz. Afinapenak ta abardurak errekeritzen duten neurri doia bidali behar da; ez gehiago, ezta guttiago ere, noski. Hara iragarritako ariketa.

Arnasgoraketa zabal ta sakon bat obratu ondoren, ezpainak zorrotzak ezarri behar ditugu, ziztu egin edo tululu batetan putz egiten dugunean bezala eta honela, airea botatzen hasi behar dugu eskuaren kontra. Irtenbidea meharra utzi behar dugu, arnasa piskana oso atera dadin -imajina dezakegu jostorratz baten zulotik pasa erazi nahi dugula-. Airearen pasabidea zabalegia ote den jakiteko ba dago era bat. Eskuan jasotzen dugun zentzazioan airea beroa bada, azkarregi ari gara arnasa botatzen. Aitzitik, airea hotza ta trinkoa sentitzen badugu, era egokian ari gara. Anasbeheraketaren bataz besteko iraupen bat seinalatzeko, nlinutu erdia jarriko nuke. Luze xamarra izaki, ez dirudit luzeegia ere.

Ariketa hauen sarritako egiazteatzeak geure biriketako edukiera benetakoa ezagutzen lagunduko gaitu eta beraz egokiro erabiltzera eramango. Bestalde ere, hartutako arnasa. arnasbeheraketa kontrolatu baten bitartez, hobekiaogo ta gradualkiago.

2 -JOKERA MUSIKALA ETA ARNASKETAK

Oraindainokoan behin ta berriz ihardun garenez, haizezko musikagailuen jokera egokia lortzeko, ta beraz txistukera sotil ta arina iristeko, beharrezko da erabat aire hartze zabala ta, botatzerakoan, dosifikapen gradual ta neurtuta. Bigarren arlo honek oso interesgarri ta garrantzi handiko izanik ere, ez du normalki prolema handiekirik sortzen eta noizbait, prolemarik sortzen denean, 1.4.eran aipaturiko ariketarekin saiatuz gero, zuzendu egiten da. Lehenengoa, ordea, eragozpen iturri bat izaten ohi da eta horregatik musika ikaskizunetan arnasketaz hitzegiten denean, normalki, ariasgoraketaz ari gara, arnashartzeaz.

2.1.-Lehenik, arnasketen klasifikapen bat egi ten ausart gaitezke. Esaldi musikalean duten lekuaren arauera bi era hauek bereizten ditu-gu: berezko arnasketak ta sasiarnaskelak.

Doinuak berak arnasketa burutzeko denbora ematen duenean egiaztatzen direnak ditugu berezko arnasketak. Alegia, normalki isilunetan obratzen direnak. Hain zuzen ere, bereskoak deitzen diegu, egiaztatzeko ez dutelako batare doinuaren mozketarik eskatzen. Honetxegatik, ez dira partituran seinalatzen ohi beinu berezien bitartez, aipaturiko isilunearen marka salbu.

Berezko arnasketak, beren izaera beragatik, hornimenduzkoak dira, eta airetza handia erakarri behar digute. Honela izanda, haien sarbide normala ahoa izango da. Ba dira ahoaz eta sudurraz batera arnasa hartzen dakitenak, honela airetza handiagoa lortuz. Bide bikoitz honek ez dirudi desegokia. Aitzitik, sudurbidearen erabiltze bakunak, berezko arnasketetetan, erakartzen duen airetza texikiarengatik, zeharo baldintzatu egingo du doinuaren jotzea, sasiarnasketa gehiago exijituko diguelako eta tirandura ta hestutasun egoeran ezarriko gaituelako.

Ahoraketa zuzena baldin bada -1ehenago ere azaldu egin izan dut honi buruzko neure eritzia-, ahoaren bidez arnasa hartzeak ez du prolemarik sortu behar. Txistu muturra, ahoan oso gutti sarrerazia, behezpain gainean pausatzen da eta honek halaber beheko hortzak estaltzen ditu. Goiko espaina ta hortzak poliki kokatuta daude txistu muturraren gainean. Hauek piska bat altxatuz gero, ba dugu pasabideo aire neurr handia jasotzeko.

Aitzitik, ez da batere interesgarri beheko ezpain ta hortzak mugitzea, honek, musikagailuaren oreka galerazten diguelako. Oinarrizko esku jarrera, zeinean jotzaileak gehienik menderatzen dituen musikagailuaren oreka ta honen aukerak, beti mantendu behar da. Beste biderik ez dagoenean eta une motzetako utzi ahal izango dugu jarrera hori soilik.

Arnasgoraketa zuzenak birikak behetik goruntz betetzen direla emango du eta ez du batere zaratarik sortu behar. Honelakorik agertuko balitz, ikaslea begiratu heharko litzateke xeheki: anasbidearen eritasun bat izan lezake (bronkitis edo sinusitis...) edo ez dakike alnasa zuzenki hartzen. Kasu hauetan, medkuarengana bidali beharko genuke. Arnasketa egoki ta zuzena menderatu gabe ez da batere kontseilagarri haizezko musikagailu baten erabilkera.

2.2.-Sasiarnasketak esaten diegu beren egiaztatzerako musikak berak emandako unerik ez dutenei. Hortixe datorkie izena, arnasketa batek beti, nahi ta ez, geldiune bat suposatzen duelako eta beraz, hauek burutzean, ez ditugu partituraren aginduak osotoro betetzen.

Berezko arnasketak hornitzerako erabiltzen ditugun era berean, sasiarnasketak mantentzaileak dira. Haren eginkizuna, funtsean, zera da: berezko arnasketak aski ez direnean, txistularia lasai eta beti ondo arnastuta mantentzea. Erakartzen duten airetza txikia izaten da, hau ere esaldi musikalaren tempo-arekin eta irudien balorekin proportzioan egonik. Irudiak gehiago ta balore motzago, ta tempoa azkarrago izanda, sasiarnasketak gero ta laburragoak. Alderantziz, tempoa geldigo, ta irudiak guttiago ta balore ttikiagokoak, gero ta denbora luzeago sasiarnaskctak egiteko. Kasu batzutan, berezko arnasketa batek -Presto batez, esate batetarako- beste sasiarnasketa batek baino denbora motzago du -Adagio batetan, alegia-. Ikus adibide hauek:
presto.gif (5972 bytes)

A adibidearen arnasketa, berezkoa izanik ere, laburragoa da B adibidearena baino, bigarren hau bl bezala idazten bada ere, b2 en legez burutzen delako. Garbi igartzen da, beraz, zail ta gaitz gerta dakizkigukeen arnasketak, sasiarnasketa motz eta laburrak direla.

Sasiarnasketak komatxo batez seinalatzen ohi dira eta txistu partituretan gutti markatu izan badira ere oraindaino, komeni da obra edo pasarte zailetan bereziki ezartzea, askoraketa ta ahazturak alderatzeko. Zenbait obratan, esaldiren loturek adierazten dute sasiarnasketei dagozkien pausalekuak, esaldi musikala osatzen dituzten parteak bereiziz. Funtsean, teora musikalaren arabera, lotura hauetako baten barruan ezin har daiteke arnasa. Loturen artean egin behar da. Halere, maizegi aurkitzen ohi ditugu txistu obretan gaizki parritako lotura luzeegiak, zeinak arnasa gehiegi behar bait dute. Honelakoetan, nire ustez, onena zuzentzea da.

Sosiarnasketak burutzeko ezin mana daiteke bide bakar bat, jotzaile ta obraren menpean egongo delako aukeraketa. Neronen esperientziaz, ahobdea askoz emankorragoa eta eskuarki baliagarri dela esan dezaket. Sudurbidea, aitzitik, oso guttitan erabili ahal izaten da. Dena dela, honelakoetan, usa genezake.

2.3.-Sasiarnasketak noiz eta non egin behar diren galderari erantzun nahi diot oraingoan.

Lehenik, derragun ugari samarrak ezarri behar ditugula. Honek zenbait gauza adierazten du. Lehenengoa, ez dela komenigarri geure buruak engahitzea, arnasa jasotzen dugun tokian ez konturatuena egiten, ezta bortxatu ere, beharrezko zaigun lekuan arnasa hartu nahi ez izanik. Honek noizbait, behar bada, obraren bat edo bestean zuzenketatxorik egitera garamatake, harien egileak soberatu egin direlako. Konkretuki, bariazio)) edo aldaketan piezetan ba dugu geure aldizkarian honelako gehiegikeria bat baino behiago. Honelako kasuetan, berriro diozuet. zuzen egin ezazue. Hobeago zaigu jokera apain ta egokia partituraren zenbait aurrealdaketarekin, berau errespetatzeagatik jokera desegoki ta zantarra baino.

Ugari samar izate horrek ez du, ordea, doinuaren zalutasun ta jarraitasunarentezat oztoporik suposatu behar.

Egindako galderari erantzunez, esan behar da arnasketen ezarrerari dagokion kriterioa egitura kontzeptutik abiatzen dela. Izan ere, esaldi musikala doinu eta erritmo balore batzuz osatutako egitura bat da, zein ale desberdinez konposatzen den eta hauek halaber subaletan atalkatzen diren, e.a. Sasiarnasketak ale edo subale hauen artean egiaztatu beharko ditugu, baina inolaz ere ezin egingo ditugu hauetako baten barruan

Esaldi musikalaren egituraketa nola osatzen den ezagutzera iristea ez da so arazo xinplea ta bere menderaketak normalki halako maila musikal batetara ailegatzea eskatu egiten du.Halere, intuizio musikalak azkar aurkitzen ohi ditu leku aproposak. Esaldi musikalaren egituraketa eratzen duten oinarrizko aleak ezagutzeko anakrusak izaten ohi du garrantzi handia, honen arrastoa esaldi osoan geratzen bait da. Egituraketa honi buruzko adibide batzu azter ditzagun:

esaldia.gif (11721 bytes)

Konpaseten (kalderoia) edo tenuto baten ondoren ere, lipar batzutan geldierazitako tempora bueltatzeak uzten duen tartetxoan komeni izaten da arnasketa bat obratzea. Luzeago ala motzago egin beharko den, obraren jiteak ta atzetik datorren pasarteak erabakiko dute. Adibidez:

calderon.gif (4470 bytes)

Lehenengoak bigarrenak baino arnasketa luzeago eskatzen du, noski"

2.4.-Beste ikuspegi batetatik, honela klasifika daitezke arnasketak, segun-eta arnasgoraketa nolakoa den: arnasketa osoak ta erdiarnasketak. Oraindainoko adibide guztiak arnasketa osoak izan dira eta 2.1.ean adierazi egin da nola burutzen diren. Erdiarnasketetan, zeinetan arnasgoraketa egiteko denbora guttienezkoa izaten bait da, ordea, arnasa hartu behar dugu ahoa batere iriki gaberik eta txistu muturraren bitartez, horrela asti unerik galtzen ez dugularik. Hain motz den erdiarnasketa ia aurreko notaren errebotetzat har dezakegu eta hom ohostutzen dio egiaztatzeko behar duen epetxoa.

Erdiarnasketak normalki satikoak badira ere, kasu bakan batzutan berezkoak izan daitezke. Honek, halarik ere, ez du beren burutzapena apur bat aldatzen. Adibide bat:

vivace.gif (3022 bytes)

 Berezko arnasketa izan arren, tempo-a hain azkarra denez gero, esdiarnasketa obratzen ez badugu, konpasaren martxa galdu egin dezakegu.

Honoko kasuotan erabiltzen dira erdiarnasketak. Arnasketarik gabeko aldi luzetxu ondoren ta tenuto edo konpaseten (kalderoia) baten aurrean:

arin-arin.gif (3402 bytes)

Isilunerik gabeko esaldi luzeetan, tempu azkarrak edo irudi motz eta osuak egiteko denborarik ematen ez duenean :

allegro.gif (3108 bytes)

Erdiarnasketa berezkoa denean salbu, esate batetarako staccatto-n dagoen nota baten bigarren erdiar probetxatuz egiten denean -teorian isilunea delako-, erdiarnasketak esaldi musikalaren dagokion begirunez ezarri behar dira, hau da, ale ta subaleen egituraketa errespetatuz, 2.3.ean adierazi den era berean.

Sasiarnasketak bezalatsu, komatxo batez seinalatzen dira.

3.- ARNASKETAREN IRAKASKUTZARI BURUZKO ZENBAIT OHAR

Lehenago ere aipatu dugu arnasketak duen garrantzie teknika zuzen ta emankorra lortzeko. Horregatik, nkasleari ikasketen haseratik beretik esetsi behar zaio gai honetaz. Arnasbidearen funtzionapena adieraziko zaio eta honen kontrolapena erdiesteko, ariketak proposatuko zaizkio. Haseratik beretik ere, txistuaren ahoraketa zuzen, eta arnasketa apropos ta zabal lortzera gidatuta, erakutsiko zaio. Axol handiko arazoa da nire ustez halaber, irakasleak txistu gogorregiak bazter eta arbuia ditzan, hauek jotzaileari arnasketa normala baino askoz handiago ta artikulaketa bortitzagoa eskatzen diotelako, ta beraz ikasle askoren porrota eragin dezaketelako.

3.1.-Ikaslea arnasketak egokiro kokatzen ohi dadin, haseratik ere bai ahalegindugo gara partituretan arrazonatuki arnasketak ezartzen, gai honetaz ezaguera pittin bat ukan dezan bezain laister, berak jar ditzala eskatuz, noski, ondorengo irakaslearen gainbegiradak.

Oroit gaitezen geure helburuaz : ikasleak konsziente bihur dezala arnasketa, soluziobidearen lehenengo pausoa bezala.

3.2.-Jotzaileari ez zaizkio inoiz arnasketa gehiegikeriak eskatu behar, baina askoz guttigo ere txistuarekin eman ditzan lehenengo urratsetan. Hau kontutan oso hartu behar du irakasdeak -eguneko metodoak arnasketaren azterketa sistematiko bati erantzuten ez diotenez gero- ta, aikomaikorik gabe, txistularia itotzen duten lotura luzeegiak zuzendu, Abibidez, nire aitonaren liburuan honela agertzen da kanta bat :

uso1.gif (3404 bytes)
nik beti honela zuzentzen diet neure ikaslei:
uso2.gif (4441 bytes)

 Jotzailea beti lasai ta arnasaz ondo hornituta egin dadin interesatzen zaigu.

3.3.-Ba dira behintzat bi aker txistularitzan hasiberriek sarri jaunkitzen dutenak eta irakasleak, arretaz eta atsedenik gabe, zuzendu behar dituenak. Lehenengoa, ikasle askok nota bakoitzaren ondoren arnasketa bana giteko erabiltzen duen joera. Honek, jokera itsusituz gainera, nekea sortu egiten du. Kasu hauetan, lehenbizi txistuari berari begiratu behar zaio, ia gogorregia ez ote den eta, halakotan, aldatu. Bestela, arrazoina ikaslearen ziurtasun ezan balego erautsi beharko genioke hainbeste arnasketaren banoaz eta, premia balitz, ariketa gradualak prestatu biriken edukiera emendatzeko.

Anitzetan gertatzen da ere txistulariak, erritmoa galtzeko beldurrez ta nahiko arnasa ba duelakoan, ez dituela arnasketak dagozkien lekuetan egiten, eta, honen ondorioz, birikak bortxatu egiten ditu, arnasa parada tajugabe batetan hartzeko beharrez kausitzen ez bada. Irakasleak esetsi beharko dio ikasleari arnasketak aurremarkatuta dauden tokietan buru ditzan, hauen premiarik ez duela iruditzen bazaio ere.

3.4.-Erdiarnasketek ez dute beren beharra agertzen txistularitzan maila dexente batetara heldu arte. Horregatik eta ikaslea korapila ta nahas ez dadin, hobeago izaten da lehenengo mailetan irakatsi nahi ez izatea.

Ordea, jo behar dituen ariketek, ikaskizunek eta obrek beharrezko izan dezatenean, interesgarri izango da irakasleak erdiarnasketak ikasteko ariketa bereziak presta ditzan. Hau eskuarki ikasketen hirugarren edo laugarren urtean gertatzen ohi da.

TXISTULARI Aldizkaria 100. zenbakian argitaratuta (Urria 1979)