|
|||
|
Donostiako Enkomienda eskaini ziotenean eta azkenik -demokrazia iritsi ta gero- onartu zuenean. berriro topatu ginen. Omenezko ekintzarako hiru eskaintza egin zioten: koru batek bere obrak ematea: bakarreko kantari batzuk bere liederrak piano laguntzaz eskaintzea, edo txistulari talde batek bere txistu obrak lotzea. Sorozabalek hirugarren bidea aukeratu zuen. Txistua maite zuela garbi geratu zen. Niri eman zidaten kontzertu hura prestatzeko agindua eta Fernando Juárez, maisuaren lagun kuttunaren bitartez izan genituen harremanak. Sorozabalek azkeneko urteetan txistuari buruzko eritzi kuriosoak zituen: ezagutza ezak eraginda batez ere. Ez zuen sllboterik nahi eta ez dakit zenbat kontu. Fernando Juarez bera beldurtuta zegoen: "Begira, Ansorena, bere txistu obren bertsio berriak prestatu ditu eta horrela jotzea nahi du. Batere aldatu gabe". Nik ezetz erantzun. Sorozabalek ez zuen txistua ezagutzen eta obrak ez zituen tonu egokietan jartzen. "Aldatu egin behar ditut". esan nion Juarez-i. .'Ez dakizu nolako jenioa duen. Etzazula, faborez aldaketarik egin". Baina aldatu egin nituen. Omenaldiaren egunean jo eta domina jartzera eszenara etortzean hurbildu zitzaidan eta honela galdetu: "Ansorena. ¿has cambiado la tonalidad, no?". Eta nik, erantzun: "Si. maestro. Las he transportado una cuarta descendente'. Orduan Sorozabalek: ."Muy bien, Ansorena, muy bien.. Asi quedan mucho mejor que como yo las he escrito"-. Ez zen harritzekoa. Ez zuen txistua ezagutzen, baina musikari haundia zen eta belarriak ez zuen engainatzen. Hauek dira nik Sorozabalekin izandako harremanak. Gehiago ez. Inor harrituta gera daiteke hemen hainbat aldiz errepikatu dudana irakurtzean, alegia, Sorozabalek ez zuela txistua ezagutzen. Ez da batere harrigarria. Txistua oso jende gutxik ezagutzen du, barnetik, benetan eskaintzen dituen aukerak eta eskaintzen ez dituenak. Maiz txistulariek ere ez dute modu egokian erabiltzen. Baina Sorozabalek berak aitortu zuen hau Txistulari aldizkarian (nº 124) agertutako elkarrizketa batean: "Me ocurrieron cosas graciosas porque ignoraba en que tono estaba el txistu y le di a Ansorena la partitura en do mayor y en clave de sol. y fue mi asombro cuando escuche que sonaba una quinta más baja. Desconocia que el txistu estaba en fa" (Ansorena hori ez nintzen ni, aitona baizik). Sorozabalek txisturako egindako obrak tonuz kanpo
daude denak, bi ez beste. Jatorriz txistu obrak zlren azkeneko bi hauek
-Donostia eta Batelarien Zortzikoa- eta zuzenean txistu paperetatik hartu
zituen. hau da, berak armonizatu besterik ez zuen egin. Batelarien Zortzikoa
dela-eta, beste gertakari bat dut gogoan. Obra hori prestatu eta garai
hartako Izarti dantzari taldeko zuzendari zen Mª Elena de Arizmendiri
eskaini zion. Honek aitona Isidroren taldeari deitu obra hura estrenatzeko
dantzari ta guztiz: «Vengan ustedes, Isidro. que Sorozabal me ha
dedicado una obra y tenemos que estrenarla». Txlstulariak entseiura
joan eta obra ikustean: "Pero si esta melodia llevamos más
de cincuenta años tocándola". Mª Elena de
Arizmendi haserretu egin zen, hura orijinala zela eta Sorozabali idatzi.
Honek garbi erantzun: "Es una melodia popular de los tamborileros
que he armonizado". Egiazale zen eta egia aitortu zuen. Zein
da beraz, eta amaitzeko, Sorozabalek utzi didan oroitzapena? Jendearen
ustean jenio txarreko zen musikari haundia eta nirekin beti atsegin, apal
eta zintzo agertu zen gizasemearena. Goian dago. |