|
|||
1990ko abuztuaren 13an Donostiako
Hamabostaldian, Tomas Garbizuri eskeinitako homenaldian, irakurritako
hitzaldia. TXISTULARI Aldizkariaren 144. zenbakian argitaratuta, 1990ko
urrian. |
|||
|
Ez litzateke Tomas Garbizuren musika lanaren azalpen jatorra egingo. beronek eliz kantutegiaren berrikuntzarako egindako lan zabala aipatuko ez balitz. Ez dugu esan nahi, hau izan zenik haren lanik bikainena ezta garrantzitsuena ere. Baina, aitortu beharra dago. nahiz eta askotan partitura laburrak izan, ez dela bazterrera uztekoa eliz kantutegirako berak egindako lana. Gauza jakina da. eliz kantuaren deiturapean ez direla sartzen eliz musikak hartzen dituen alor guztiak. Garbizuk baditu organorako eta beste musika tresnetarako egindako lanak. Horietako batzuk lehiaketetan lehen sariak merezi izan dituzten lan bikainak dira. baina gaurko hitzaldi honetan ez gara horiek aztertzen hasiko. Ez nahiz ni, hain zuzen, pertsonarik egokiena eginkizun horretarako. Eliz kantuaren alorra da nik azaldu nahi dudana. Eta gai honi buruz esan beharra dago, aspaldi hasi zela Tomas eliz kantugintzan. Laburki bada ere, gogora ditzagun haren lanik aipagarrienak:
Baina nire hitzalditxo honetan. gure artean Vaticanoko II. Kontzilioaren ondoren eragindako liturgi kantuaren berrikuntzan berak izan duen ekarpena nahi nuke azaldu, batez ere. Kontzilio ondoren esatean, ez da azken hogeitabost urte hauetako aldia bakarrik adierazi nahi. baizik eta aldi honetan Elizan izan den ikuspegi aldaketa da azpimarratu nahi dena. Eta beharrezko derizkiot lkuspegi berri horien azalpentxo bat egltea. eliz kantutegian gure Tomasek izan duen parte hartzearen esanahia egoki azaltzeko. Kontzilio aurretik, oso ondo bereizitako bi alor ziren liturgia eta beste elizkizunak. Liturgia latinez ospatzen zen, eta liturgiarako kantuteglak ere latinezko testuak erabiltzen zituen Musika motari dagokionaz. Berriz, ahots bakarreko gregorianoa edota ahotsetako eliz polifonia, klasikoa nahiz gaurkoa, abesten ziren. Beste elizkizunetan, berriz, kantu herrikoiak. Kontzilioak aldaketa sakonak ekarri zituen berekin kristauon fede ospaklzunari dagozkionetan. Labur-labur, eliz kantuarekin zerikusia duten hiru berrikuntza aipatuko ditut:
Puntu hauek gogoan izanik. musikagileei argibideak ematen zaizkie, zenbait dokumentutan. Kantuak ospakizunetan duen garrantzia azpimarratzen da. Elizan izan ohi diren arte era guztietan, kantua dela, esaten da, denetan bikainena. Beraz, musikagileek eliz musikaren era gaurkotuak asmatu behar dituzte. lehengo altxorra aberasteko. Eliz kantutegiaren berrikuntza honetan unerik nagusienak gogoratzekotan. 1965ean Gipuzkoan eratutako kantugintza lehiaketarekin hasi behar dugu. Herriak Meza nagusian abesteko kantuak egin nahi ziren. Horretarako eratu zen lehiaketa. Goi mailako epaimahaia eratu zen, lau hiritako Musika Kontserbatorioko Zuzendari ospetsuekin
Epaimahai honek ez zion inori saririk eman. baina erabilgarrienak iruditu zitzaizkion bost Meza aukeratu zituen.Eta horien artean, Tomas Garbizuren "Aintza zeruetan" izeneko Meza izan zen aukeratua. Geroztik Meza hau argitara eman zuenean. herriaren kantuari lehentasuna eman zion, baina, tarteka, doinuari sendotasuna eta betetasun armonikoa ematen dizkioten lau giza ahots sartu zituen, eta organo laguntza. Batzutan bere bidea hartzen du organo laguntzak, doinuak eskatuko lituzkeen ohizko akodeetara bere burua behartu gabe eta askatasunean ibiliz. Urte horretan bertan, 1965ean, "Sinisten det" titulupean. beste Meza bat idatzi zuen. herriak Meza Nagusia abesteko doinu berriekin. Ahots bakarrera eta organo laguntzaz emana dago. Lehenengo konpasetik hasi eta partitura guztian zehar euskal doinu herrikoia gogoratzen duen gai bat darabil "leitmotiv" gisa, eta tonu modulazioak sartzen ditu aberasgarri. Lau urte geroago, aldareko Meza Liburua eraberritua izan zen, eta Mezaren Egunerokoan azaltzen diren betiko kantuen htzak aldatuak. Eraberritutako zati hauek kantuz emateko, bgarren lehiaketa bat eratu zen, oraingoan Euskal Herri mailan. Hogeitik gora izan ziren, bigarren lehiaketa honetan parte hartu zuten kantugileak. Elizbarruti arteko batzorde batek egin zuen zati bakoitzaren aukeratze lana Frantzisko Eskudero musikalari ospetsuaren ardurapean. Aukeratuak izan ziren doinu haietako bi Garbizurenak dira: damu otoitzeko "Jesus Jauna" eta sagara ondorengo "Hau da sinesmenaren',bigarren erantzuna. Geroztik. Tomasen beste lau doinurekin aberastua dago Mezaren Egunerokoa deritzan sail hau: bi "Santu Santua", "Gure Aita'. eta " Jaungoikoaren bildotsa". Lehenengo oinarri hauek jarri ondoren, kantutegi herrikoia zegoen egin eta hornitu beharra. "Gora Jainkoa!" izeneko kantu liburusketan badira Garbizuren beste 3 kantu. eukaristi ospakizunetan erabiltzeko; eta 2 gehiago, hiletak ospatzeko. Herri kantuak prestatu ondoren, abesbatzen kantutegia berritze lanari ekin zitzaion. bi alderdi zituen abesbatzen kantutegia gaurkotzeak: euskal testua oinarri zuten kantu berriak egin behar ziren ahotsetara; baina, gainera, kantu horietako askotan herriari ere bere lekua eman behar zitzaion. baditugu 17 kantu Tomas Garbizuk eginak ahotsetara eta "Gora Jainkoa!'. izeneko koadernoetan argitara emanak. Hauetako gehienak lehendikako kantu herrikoiak dira, orain ahotsetara jarriak; baina bada bat edo beste guztiz berrtik egina. Eta guzti hauetan herriari ere bere lekua ematen zaio, errepika kantatzekoan. Eta azkenik, erlijioso-erlijiosen elkarteentzat eta orokorki kristau herriaren otoitz ekintzetarako egin izan dira hainbat kantu, eliz otoitza abestuz egiteko. Sail honetan sartzen dtugu, 6 goratzarre, 76 antifona labur eta 27 salmo doinu, Garbizuren asmamen biziari zor dizkiogunak. Eliz kantugintzaren alorrean gure Tomasek sortutako doinuetan ikus daitekeen gauzarik nabarmenena, euskaltasuna dela esango nuke. Ez du doinu jakin eta ezagunik erabiltzen. baina kantuari halako euskal arnasa dario. Inondik ere, ondo bereganatua zuen gure musikaren arima. Eta honekin batera. erligiozko sentipenak adierazteko doinu hauetan aurk daiteken balioa nahi nuke azpimarratu. lzan ere, lehen aldi batean, gregorianotik abiatu eta gure doinuetara igarotzen da, elkarren artean etenik gabeko zubi bat eginez. Gerora. ordea, euskal doinuetan aurkitzen du gairik asko, testu bakoitza otoitz bihurtzeko. Elizbarruti arteko kantu batzordearen ardurapean, Tomas gure adizkideak egindako lanak ekarri ditugu hemen gogora. Guzti hauek argitara emanak daude eta horietako asko gure elizetan erabiltzen dira. Ez dugu pentsatu behar, ordea. hor bukatzen denik. berak liturgiaren zerbitzura egindako lanaren zerrenda. badira beste kantu batzuk Beloke eta Lazkaoko argitaletxeek argitara emanak.Baina. Garbizuren eliz kantu asko dago paperetan, han eta hemen sakabanatua; berari kanturen bat eskatzen zionik inor ez bait zen geratzen Tomasen erantzunik gabe, erantzun azkarra gainera. Asko dakite horretaz. batez ere, Lazkaoko Beneditarrek eta bere jaioterria den Lezoko parroki abesbatzak.
|