Oskar Montero

Luis Aramburu hil da

LUIS ARAMBURU

MUSIKARIAK

 
 

 

1999ko maiatzak 4 hil zen, 94 urte zituela, Luis Aranburu Martinez de San Vicente konposagile, organojole eta pianojole gasteiztar famatua. 50 himno erlijiosotik gora utzi ditu, eta gainera, frankismo garaiko Gasteizko eszena musikalaren nolabaiteko aitatasuna eraman du, ezinbesteko erreferente izan baitzen Carmelo Bernaola gailendu artean. Horregatik, Gasteizko Udalak hiriko Urrezko Domina eman zion 1985. urtean; era berean, Sabino Arana saria lortu zuen 1992an.

Etxeko zaletasuna Etxean bertan topatu zuen Luisek musikaren zaletasuna, bere aita Juan Aranburu pianojole eta organojole bikain eta Kontserbatorioko zuzendariaren eskutik. 11 urterekin, Luisek San Miguel elizako organoa jotzen zuen eta 20rekin piano etsaminak egin zituen. Organoak abesbatzara eraman zuen, eta Gasteizko onenak zuzendu zituen gerraren aurretik eta ondoren. Luis Aranburu nabarmendu bada, obra bokalengatik izan da, arlo erlijiosokoak batez ere. Genero profanoa ere sarri jorratu zuen eta pieza asko konposatu zuen bakarlarientzat, koroentzat, taldeentzat eta orkestrentzat.

Txistua oso maite zuen, eta Txistularien Elkartearen domina jasotzean, saria eskaini eurei zien tresna horren xarma bizirik mantentzeagatik.