|
|||
Artikulu hau Txistulari aldizkarian
83. zenbakian publikatu zen, Isidro Ansorenaren mendeurrenari eskeinitako
alean. |
|||
|
lsidro Ansorenak oso harreman onak izan zituen bere ikasle gehienekin. Hala ere, denon artean bi izan zituen bereziki kuttun-kuttunak: Fernando Vidal Sansinenea eta Juan Antonio Arozena Egiamendia. Arozenari elkarrizketa egin dio bere seme zaharrenak lsidroren inguruan bizitako urte haiek gogoratuz. Juan Antonio Arozena Oiarzunen jaioa da, Gipuzkoan, 1930. urtean ta han bizi da. Ezkonduta, hiru seme ditu -Aitor, Urko eta Xanet- ta hirurak txistulariak dira.
- Donostiara nolatan joan
zinen, eta gogoratzen al duzu lehen topaketa lxidrorekin? Lehen topaketa nolakoa izan zen ez dut gogoratzen baina bai gizon harek eman zidan inpresioa: Gizon oso serioa. Ni larunbat arratsaldetan oso pozik eta aldi berean oso urduri joaten nintzen kontserbatoriora. Han zegoen adineko gizon serio hura eserita, burnizko atril haundi haren ondoan, danbolinaren ziria eskuetan eta betaurrekoen gainetik begira. Hilabeteak pasa, eta gizon horrek serio jarraitzen zuen baina gazteok ulertzen gintuenez, behin ere ez zigun purrustadarik esaten ez eta egiten ere. Guztia leun-leun azaltzen zigun, zehatz-mehatz eta gaizki ateratzen zenean, notaren bat gaizki Jotzean: "Gezurra" esaten zuen, baina inoiz ez era txarrera, xamartasun eta gozotasunez baizik. Joxe Mendizabali Oiartzuar txistulariari gezurraren kontu honekin gauza bitxia gertatu zitzaion. Behin bere aita, egundainoko gizona, joan zen lxidrorengana galdezka ea bere semea nola zihoan, nola ikusten zuen eta abar. Eta lxidrok zera esan zion. "Ongi, ongi jotzen du. Noizean behin gezur batzuk esaten ditu baina tira, zuzentzen ditugu" "Gezurrak?" Joxeren aitak. Etxera etorri da eta lehenda~iziko gauza, Joxeri galdera: "Zer da gezurren kontu hori?" "Zer gezur? Nik ez dut gezurrik esaten" "Nola ezet!" Erabat haserreturik aita. "lxidrok esan dit gezurrak!! Pueta! Gezurrak!!" Eta Joxek "Ezetz aita, horiek ez dira zuk uste dituzun gezurrak!" ezin azaldurik, eta ia-ia aitak semea jo egin omen zuen. - Nolako izaten zen
lxidro eskolak edo klaseak emateko garaiean? Esan bezala, ni lxidrorengana gustora etortzen nintzen. Larunbatetan azkena izaten nintzen. .'Zer, Juan Antonio, ikasi al dugu?" galdetzen zidan serio-serio, eta nik "Bai, bai jauna". Eta'klasea luzatu egiten zen. Ni txoria bezain kontentu eta bera ere baietz uste dut. Gai guztiak zehaztasun guztiarekin azaltzen zizkidan. Bukatu ondoren, bere etxera laguntzen nuen eta kaletik gindoazela ere "Nola loko zenuke hau? Nik horrela jotzen dut" eta baita ere esan ohi zidan nola pieza jakin bat halako egileak egina zen, gauza zehatz bat adierazi nahiz. Nere kezkak, doinuen esanahiak eta horrelako gauzak argitzen zizkidan. Guztia euskaraz, patxaran eta zehatzmehatz. Etxerakoan, kalean jende askok agurtzen zuen, nola emakumezkoak hala gizonezkoak, txapela altxatuz. - Zenbat urte pasa zenituen Kontserbatorioan
Ixidrorekin? - Eta nola jarraitu
zenuen berarekin harremanetan? Soldaduzka bukatu eta Donostiara etorri nintzen bizitzera, izebarenera, Konstituzio enparantzan bandak igande eta jai egunetan ematen zituen kontzertuetara joaten ginen zenbait ikasle eta bukatu ondoren, gehienetan "Gaztelubide"-ra biltzen ginen hamaiketakoa egitera, lxidro buru genuela. Ordaintzeko garaian, lxidrori ez zitzaion gustatzen guztia inork ordaintzea. "Majaeros" esateko ohitura zuen tinoiz ez "majaderoz" min emateko moduan)."Nere diruak zuenak hainbeste balio du" eta kopurua zatitu eta bakoitzatk berea ordaintzen zuen. Bere etxera ere maiz joaten nintzen txistu Inguruko tresneriaren konponketak zirela, herriak erostera, partiturak, galderak eta abar. Hitz hatean, ezintasun guztietan maisu eta laguna nuen lxidro. - Zuk esandakoaren
arauera, pentsa genezake lxidrok joerak aztertu eta txistuari bultzada emateko neurriak
hartzen zituela, etorkizunean egoera hohetzeko. Urtean zeharreko bere lokaera zuzen, apal eta kementsuak mota guztietako jendearen errespetua irabazi zuen. Nola agintarien aldetik hala txistulariengandik berarengana joaten ginen, eztabaidak erabakitzerakoan. Oiartzungo txistularioi gertatutakoa da hau. Biribilketa bat jo genuen eta salatu egin gintuzten debekatua zegoen abesti bat jotzeagatik. Joxe Mendizabal berehala etorri zen lxidrorengana gertatutakoa adieraztera. Guk Luis Urteagaren Pequea Rapsodia de Aires vascos-eko zati bat, biribilketa alegia, jo genuela. Handik egun batzutara gobernadore ordeak lxidrori deitu zion eta, berak esana da, nola adierazi zion zer-nolakoa zen Urteaga jauna, armonizatutako doinu zaharrak ziren, eta abar Gizona, ordea, oso gogor mintzatu zitzaion, politikan sartuaz, eta noraino sutuko zuen lxidro, beldurtu ordez. agintariak ez zeudela zigortzeko, herriko kultura aurrera ateratzen laguntzeko baizik eta hau beraien egin beharretako bat zela, esatera ausartu zela. Ez genuen zigorrik izan. Askotan esan zidan: "Gizon bezala, bakoitzak barruan daramazki bere sentimenduak, baina txistulari garenok ez dugu nabarmendu behar. Lehen agintari batzurekin, orain gaurkoekin eta bihar beste batzurekin, baina txistua beti eta denekin". - Ezaguna eta ezaguera askokoa genuen bada... Begirune horren adierazgarri gisa esango dut adibide bat. 1962.eko Irailaren 8-an Donostia hiriko zilarrezko domina jaso behar zuen. Euskal jaiak antolatzen ziren batzordean festa herrikoia izan behar zuela erabaki zen eta honetarako hiriko dantza talde eta abesbatza guztiei deitzea baino zer hobe. Denek parte hartu zuten batek ezik, aurretik hitza emana zuelako. Bost dantza talde eta sei abesbatza ilunabarrean, eta eguerdian berriz 150 txistulari, lxidro bera zuzendari genuelarik. - Zeharo euskalduna.
Gipuzkoako txistulari talde egokia elkartu ginen omenaldian,
eta Elola jauna hasi zen hizketan ("Educacin y Descanso"ko
zertxobait zen hau) eta esan eta ari zela, horra zer dioen: ".-.
la cruzada espaola ense el camino de la Iglesia el pueblo vasco"
(gutxi gora behera). Astigarrako Txomin San Sebastin (Txadonzaia) hor
hasten da besoa ltxa behatza berari zuzenduaz: " Hi jaio baino lehenagotik
bagenekiuken elizako bidia"- Aldameneko txistulariak beldurturik:
"lxo Txomin! lxo!" Eta berak berriz: "Hi jaio baino lehenatogik
bagenikiuken elizako bidia!!!".
|