Hala ere
"Hala ere" diskan,gonbidatutako instrumentua akordeoia baita, txistuarekin batera euskal herri-tradizioan protagonista nabaria. Bilboako udal txistulariak gain, Joxan Goikoetxeak, Aitor Furundarenak, Pello Ramirezek eta Kepa Junkerak akordeolariak hartu dute parte.

Bilbaoko Udal Txistulari Banda tamaina txikiko musika laborategi bihurtu da azken urteotan. Tradiziozko erritmo eta doinuak alde batera utzi gabe, beste musika esparruekin elkarlan edota bat egite aukeretan barneratzea erabaki dute bertako partaideek, klasikotik modernora bere alderdi anitzetan. Horretaz gainera, Banda errepertorioaren berriztatzea sustatzen ari da, autore garaikideak gure instrumentuarentzat obrak idaztera bultzatuz.

Zortzi pieza hauek gure musika ingurunean izen handiko musikariek idatziak izan dira, beren artean Euskal Herriko akordeoi jolerik nabarmenenak.

Beren aurreko grabazioan, "Harizko Txistua", bandak konposizio berriak eskaini zituen Alos Quartet hari laukotearekin batera. Oraingo honetan, musika-lotura "hurbilagoa" da, gonbidatutako instrumentua akordeoia baita, txistuarekin batera euskal herri-tradizioan protagonista nabaria. "Hala ere" da disko berriaren izenburua, eta zortzi piezak gure musika ingurunean izen handiko musikariek idatziak izan dira, beren artean Euskal Herriko akordeoi jolerik nabarmenenak.

BilbaoMusikatik, Txistulari Banda bere barnean hartzen duen udal erakundetik, ekimen berri honengatik geure burua zoriondu baino ez dugu, aurreko diskoan bezala honetan ere enpresa eta instituzioen babes eskuzabala jaso baitugu. Gure esker ona "Hala ere" posible egin duten guztiei, hauen artean hainbat zaleturi, arrazoi osoz, antonomasiaz euskal musikaren instrumentua dela esan izan denaren aukera berrien erakustaldi honetaz gozatu ahalko baitute.

Txomin Mujika
BilbaoMusikako Kudeaketa Zuzendaria

 
Doinuak:
1. Itsasora mezu bat
Pello Ramirez
Babeslea: ZUMAIAKO UDALA
2. Hala ere
Lourdes Iriondo / Xabier Lete
Babeslea: GETARIAKO UDALA Mold: Joxan Goikoetxea
3. Arrikutz
Aitor Furundarena
Babeslea: AZPEITIKO UDALA
4. Oskiarako bidea
Xabi Zabala
Babeslea: ZARAUZKO UDALA
5. Kimua
Marijose Arregi
Babeslea: AZKOITIAKO UDALA
6. Kaieratu zinenekoa
Pello Ramirez
Babeslea: ORIOKO UDALA
7. Abril
Iñaki Salvador
Babeslea: ZESTOAKO UDALA
8. Txistulari
Kepa Junkera
Babeslea: LAGUN ARO ASEGUROAK Mold: Kepa Junkera / Xabi Zabala
Grabaketa estudioa:
Grabazioak Elkar diskaetxean 2007ko urrian egin dira, Cesar Ibarretxe soinu teknikariarekin eta Josebe Ormazuri koordinazio lanetan.
 
< Aurrekoa   Hurrengoa >