|
LUZAIDEKO IANTZAK, AZKEN ALDIZKARIA ETA MUSIKA BATZUK |
-
| Benetako harribitxi bat ekartzen dugu partitura emanaldi hauetan: 1977an argitaratutako Miguel Angel Sagasetaren "Luzaideko Iantzak". Aspalditik agortuta dagoen liburu hau ezinbestekoa da Behenafarroako dantzak ulertzeko, eta horregatik ekartzen dugula gure bakide gunera.
Bestaldetik, beti bezala estilo desberdineko musika dago gainontzeko partituren artean: Aspaldi-aspaldiko Tambourinoak, Oxinagaren organorako sonataren egokipen bat, Txistuak eta hari orkestrarako Lorenzo Ondarraren obratxo bat, Alardetarako edo herriko kontzertuetako egokitutako zenbait pieza, Txistua eta pianorako Isidro Ansorenaren "Birgarroa" fandango ospetsua, txistulari bakarlarirako bi obra, rapsodiak, dantzaldiak e.a.
|
-
|
Pasa den martxoan Javier Hernandez Arsuagak Elkarteko Zillarrezko Domina jaso zuen, Sabin Bikandi eta Txomin Agirregomezkorarekin batera. Ekitaldi honetan Arsuagaren benetako maisulana den "Aldapeko" obra entzuteko parada izan genuen, eta honen haritik hona ekartzea egokia iruditu zait.
Gainera, Txistulari Aldizkariko 216. alea ere baduzue eskuragai Bazkide Gunean
Hona hemen jarritako obra berrien zerrenda:
|
| Izenburua |
Egilea / Moldatzailea |
Tankera |
Jotzaileak |
Ald. / Orr. |
| Aldapa Gora |
Jose Ignazio Ansorena Miner |
Rapsodia |
Txistu Soila |
98 / 2718 |
| Aldapeko |
Javier Hernandez Arsuaga |
Fantasia |
Txistu talde haundia |
71 / 1939 |
| Aupa Gaztelubide |
Bruno Imaz Ganzarain |
Biribilketa |
Sei ahots nahasiko korua eta txistuak |
159 / 5768 |
| Birigarroa |
Isidro Ansorena / Gillermo Lazkano |
Fandangoa |
Txistua eta Pianoa |
130 / 3744 |
| Boleras |
Ildefonso Lizarriturri |
Bolerak |
Txistu Banda |
109 / 3046 |
| Bost Tambourino |
La Valière-ko Dukea / J.I.Ansorena |
Tambourinoak |
Txistu Banda |
203 / 7093 |
| Bostgarren Tonuko Sonata |
Joakin Oxinaga / J.I.Ansorena |
Sonata |
Txistu Banda |
165 / 5439 |
| Goizalde |
Sabin Bikandi Belandia |
Biribilketa |
Txistuak eta Metalak |
177 / 6090 |
| Goizian Argi Hastean |
Etxahun Iruri / Kepa de Miguel |
Abestia |
Ahotsak, Txistuak eta Metalak |
177 / 6070 |
| Kontradantza |
Luis Urteaga Iturrioz |
Kontradantza |
Txistu Banda |
107 / 2977 |
| Lantzeko Ihauteria |
Herrikoia / J.I.Ansorena |
Dantza Herrikoia |
Txistuak eta Metalak |
177 / 6052 |
| Luzaideko Iantzak |
Herrikoia / Miguel Angel Sagaseta |
Dantza Herrikoiak |
|
a-g |
| Oria |
German Intxausti / Javier Hdez. Arsuaga |
Fandangoa |
Txistu Banda |
198 / 6940 |
| Paskoetan den Alegerena |
Fermin Muñoz / J.I.Ansorena |
Bariazioak |
Txistu Banda |
105 / 2900 |
| Rapsodia II |
Luis Urteaga Iturrioz |
Rapsodia |
Txistu Banda |
39 / 941 |
| Soleko Fantasia |
Karlos Sanchez Ekiza |
Fantasia |
Txistu soila |
158 / 5124 |
| Txoriez |
Lorenzo Ondarra Kintana |
Fantasia |
Hariak, Txilibitua, Txistua eta Silbotea. |
158 / 5103 |
| Zortziko |
Alfonso Ugarte / Alfredo Gonzalez |
Zortzikoa |
Txistuak eta Metalak |
29 (I) / 280 |
| |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|