Txomin Agirregomezkorta Pérez

Dinbi-Danba

txomin

 
 
  • Txistulari Aldizkarian argitaratua.162 alea
    9-12 orrialdeetan.
  • Ikusi: Danbolin Erritmoak
 

Hona beste lamina bat, oraingoan danbolinari eskeinia. Eta aurrekoan bezala, asmo apal batez: danbolinari eragiteko hainbat era begi bistan izatea. Garbi gera dadila, halere, ez direla derrigorrezkoak, ez bakarrak, ez eta onenak edo politenak. Izan ere, txistuari fuka hasi  bezain laister danbolinari dinbi-danbaka eragin behar zaio. Nola? Bakoitzari jainkoak aditzera emandako moduan! Zera da, erritmoa jarraitzen bada kolperik xehena ere ona da. Adibidez, hasieran arin-arina markatzeko soil soilik bi beltza jo daitezke,  edota orripekoan  edoZergatik ez ba?

  Dena den, badira patroi erritmiko batzuk. Hortxe dituzu beste hainbat aukerckin batera. Danbolin bakar batez nahiz danbolin-bonbete bikotez. Larruan, eraztunean, egurrean nahiz lokarrian. Hainbeste aukera dira! Zergatik ez zure erritmoa asmatu? Hasi ba, dinbi-danbaka!

ZIRIA NOLA HELDU

Goi aldek lehenengo herenaren amaiean hartu behar da. Ziriaren punto hori eskuinaren erdiko hatz gainen, lehenengo falanjearen parean kokatu behar da, gainetik hatz lodiaren erpina jartzen delarik . Bi hatz hauen artean ziriak zabukatu egin behar du eta erakuslea tope modura erabil daiteke.

Kolpeak jotzeko ez da eskurnuturraz baliatu behar. Hau lasai uztea komeni da eta kolpeen eragiketa behatzen artean obratu, errebotea aprobetxatuz. Ziriaren besoa ere erlaxatuta eta erorita gelditzea komeni da, eta gorputza tente eta liraina.

 Ezkerrek besotik heltzen ohi da danbolina eta lokarria ukondoaren parean ezartzen. Horrela danbolina librekiro izterraren gainean gera daiteke ta jotzaileak ibili behar badu, ez dio eragozpenik erakarriko (bigarren irudia).

 

 

 

KOLPE MOTAK

Danbolina larruan jotzen da ohi denez. Nagusiki horrela bada, noiz behinka beste hainbat tokitan ere jo daiteke: eraztunean, egurran edota sokan. Kolpe desberdin hauek bereizteko kode bat asmatu behar zen. Hona azken urtetan gehien hedatu dena:

Larruan jo bahar da (ezkerreko irudia) Eskuarki irudian azaltzen den puntuan eman bahar da kolpea: Oso piano nahi  denean, ordean egurrezko eraztunaren ondoren egitea komeni da (eskubiko irudia)

    

Ziriak egur zilindroan jo bahar dugu 

 

Kanpo aldeko egur eraztunean jo behar da.

Soka edo lokarrian jo behar da.

 Lau zeinu hauetako edozein gainean, beste hau ezarriz gero zera adierazi nahi da: kolpea ematerekoan, hiruzpalau errebotetxo egiten utzi behar zaiola ziriari, erredoble koskor baten antzera.

Danbolinaren helburua

Danbolinaren zeregina doinua erritmoarekin laguntzea izan da betidanik. Baina beste gauza batzutarako ere erabil daiteke. Adibidez, matizak areagotzeko. Zera da, txistuarekin egiten diren forte eta pianoak areagotzeko danbolinaz balia gaitezke, trenza konek efektu hau lortzeko erratazun eta aukera gehiago ematen gait dizkigu.

Erritmoa markatzea, doinua laguntzea, zeregin nagusiena bada ere, inoiz txistuarekin lean aritu daiteke danbolina, elkarren arteko elkarrizketa, kontrakanto edo jolasa egiten. Modu honetan, txistuak egiten duen diseinu erritmikoa danbolinak errepika dezake piska bat beranduago. Galdere-erantzun jokoa sortzen da modu honetan. Eta ildo beretik jarraitua, txistuaren hotsari kontrastea egiteko danbolina eta kolpe desberdinak erabil daiotezke: larrua, egurra... bai eta perkusio beste tresnak ere. Hala nola, txinar kaxak, triangelua, beste danborrak, kriskitinak... Azken finean , hainbat hotsekin musika apaintzea.

BIBLIOGRAFIA

  • ANSORENA, J.I.: Txistu Gozoa, Erdi Maila. Erviti, 1990.
  • BIKANDI, S.:El tamboril Txistulari, 157.1994.
  • OSTOLAZA, M.: El tamborilero. Txistulari, 6. 1929.
  • IRIZAR: El txistu tamboril Txistulari, 11. 1929.
  • LABAIRU, E.: Qué es el tamboril? Txistulari, 12. 1930.
  • KALEI-KALE: El thun thun. Txistulari. 16. 1930.
  • RODRIGUEZ, M.: Los tamborileros. Txistulari, 22. 1931.
  • EGILOR, J.: El tamboril Txistulari, 6. 1934.
  • TXOMIN: Danbola - Refranero. Txistulari, 8. 1956.
  • ARRIETA, J.: Necesitamos tamborileros. Txistulari, 41. 1965.
  • MONTES, J.I.: Qué es el tamboril? Txistulari, 70. 1972.
  • ANSORENA, J.I.: Txistu Ikaskizunak. Caja Laboral. 1978.