|
|||
1985ko abenduko EUSKOR Aldizkarian eta 1991ko 145. TXISTULARI Aldizkarian argitaratuta. |
|||
Azaroaren 6an esan zidan Carmelo Bernaolak Gasteizen: Berehala idatzi nion La Voz de Galicia egunkariaren zuzendariari eta Urriaren lehen egunean argitara eman zuen nekrologia igorri zidan. Bai, irailaren 30ean hil zen Rodrigo Alfredo de Santiago Majo eta hurrengo egunean egin zioten hileta San Jorge elizan, Feans kanposantura gero gorpua eramanez. Goian bego musikari on eta apal hau. Bilbon eta Madrilen bizpahiru aldiz hitz egin nuen berarekin eta datuak ugari eman zizkidan bai bereak eta bai beste batzuenak. Ez zuen bere burua goratzen eta gehiago aipatzen zituen besteen lanak bereak ilunpean utziz. Baina tarteka eman zizkidan bere datuak ere. 1907.eko irailaren 23an jaio zen Bizkaiko Barakaldon. Aita eta amaren aldetik bazituen arbaso musikalariak. Eta Barakaldoko Salesianoetan lehen ikasketak egin ondoren, Bilboko Kontserbatorioan hasi zituen bere musika ikasketak 1920an, hamairu urte zituelarik. Hauek izan zituen irakasle edo maisuak: Solfaketa, Pedro Martinez Larrazabal eta Arturo Ma Intxausti, azken hau oraindik bizirik duguna San Antoneko elizan organulari; Armonia, Jesus Guridi; Konposaketa, José Sainz Basabe: Folklore, Jesus Guridi; bibolina, Rafael Navarro: Kamarako musika, Rikardo Arnillas; Orkestapen eta zuzendaritza, Armand Marsick. 1929.eko irailean amaitu zituen ikasketak, balna sei urte lehenagotik, 1923an hamasei urte zituelarik, Bilboko Orkestra Sinfonikoan sartu zuen bibolinari glsa Marslck maisuak. Pianoa, klarinetea eta txistua ere menderatzen zituen Santiago gazteak. Erandioko Musika Bandan hasi zen lanean 193Oan eta urte bereko Azaroaren 13an Mungiako Bandaren zuzendari izendatu zuten, lehiaketa bat galnditu ondoren. Gerra denborako geldiune ostean, 1940.eko uztailean 1.ean Valencia de Don Juan (Leon) hiriko Musika Bandaren zuzendaria izan zen eta 1947 eko Urriaren 23an La Coruñako Musika Banda eta Orkestra Sinfonikoa eratzeko lehiaketa irabazi zuen, bertako zuzendaria izanik 1966 arte. La Coruñan izan zen garaian, 1948tik 1966 arte, bertako Kontserbatorioko zuzendari-ordea eta Armonia eta Konposaketako maisua izan zen. Hamabi urteen zehar (1951-1963) El Eco izeneko Polifonia Korala ere zuzendu zuen Bere azken lanpostua Madrideko Musika Bandaren zuzendaritza izan zen: 1966.eko abuztuaren 22an izendatua izan zen, 1967.eko Maiatzaren 9an lanaren ardura hartuz eta Ekainaren 23an lehen kontzertua zuzenduz. Hamar urte bete zituen Madriden 1977.eko irailaren 25ean jubilatu arte. La Coruñan bete ditu, gero, bere zortzi azken urteak. Rodrigo-Alfredo de Santiago Majo bizkaitarrarekin zorretan gaude musikazaleok. A Coruñan jarri diote kale bat bere izena gogoratuz. Barakaldo jaioterriak eta Mungiak, gehien bat, ez ote diote zeozer eskainiko? |