Mariano Izeta Elizalde

Maurizio Elizalde Etxeberria, txistularia

MAURIZIO ELIZALDE

MUSIKARIAK

 

Euskalerrlko Txlstularien Elkarteak antolaturik, ongi merezia daukan Omenaldia egin beharra zaio Maurizio Elizalde Etxeberriari Baztanek izan duen txistularirik haundoenetako bat, bere bizi guzian Baztango dantzen serbitzuko. Joandeneko 65 urte hauetan beti herriz herri soñua lotzen. gazteei mutil-dantza erakusten eta baita txistua lotzen ere, atsedenik hartu gabe beti gure dantzen onerako lan onuragarria eginik.

Maurizio 1915garren urteko Irallaren 21-ean sortu zen, Amalurko Lizundegi-mendia baserrian. Bere aita Antonio, Anizen sortua 1884garren urtean, baina hiru urte zituelarik bere familiarekin Amalurrera etorria bizitzera.Gero Antonio, Josefa Etxeberriarekin ezkondu zen eta

Amaiurren bizi aunitz urtez. Erran bezala Maurizio baserri hartan sortu zen, Lizundegi-mendia baserrian. Gero Amaiurko baserria utzi eta Arizkungo Martintoneko bordara etorri zen famili guzia han egoitza berria harturik. Nekazalgoan bizi-bidea eta baserriko lanetan blzi guzian. Maurizio bere lengusine Silbestra Elizalderekln ezkondu zen. Sei seme-alaba izan zltuzten. lau mutiko ta bat neskatiko. Zoritxarrez emaztea hil zltzaion eta orain alargun dago. Martintoneko baserrian blzi da bere seme ta errainarekin.

Mauriziok bere aitarengandik lkasiak dltu orain danzatzen ditugun mutil-dantzak eta gañerakoak ere Antonio aitak, lehenagoko txistulari zaharretatik lkasiak zituen eta hoien artean aipa ditzadan, 'PIXU" Arlzkungo Bozate hauzokoa eta "XAMAR" Erratzuko txistularia. Baita ere dantzari zaharrengandik ere ikasiak. Dantzari hoien artean ditugu: Rafael Goñi arizkundarra. Jose Jauregi amaiurtara, Juan Migel bozatarra. Amaiurko errotazaña.

Antonioren denboran bazen bertze txistulari bat Errazun, Jose Telletxea eta bien artean bildu eta osatu zituzen Baztanen barreiatuak aurkitzen zlren mutil-dantza guziak. Bi txistulari haueri esker berpiztu ziren erdi galdurik aurkitzen ziren guziak. Bi txistulari hauen lana miresgarria

Haundia izan zen Maurizioren aita baina semea ere aita bezala maixu eta dantzari. Hameka urte zituelarik hasi omen zen bere aitarekin soñulari bezala eta orduan atabala jotzen omen zuen eta holaxe eman zion hasmenta bere ofizioari. Gero txistulari bezala eta denok dakigun bezala lan izigarria egin du. Arizkungo herriko txistulari bezala aunitz urtez, 60 gutienez. Herrietako bestetan Maurizio soñulari hiru-lau egunetako, denetan lan haundia eginik. Elbete, Lekaroz eta Gartzalnen 56 urtez ari izana da herri hoietako bestetan. Elizondon 48 urtez Santiotan eta Baztandarren Biltzarra egunean, urtero besta hau hasi zenetik. Eztaietan, Meza berrietan eta Omenaldietan ere aunitzetan ibilia da. Eztaietan 416 aldlz Meza Berriak 42. Apez zaharren Omenaldietan 8 aldlz.

Felix atabalaria izan da Maurizioren laguna aunitz urtez eta elkarrekin soñua lotzen Euskalerrlko xoko aunitzetan ibiliak dira. Mauriziok atabalari gehiago ere izan ditu lagun Felixekin hasi baño lehen "Xldro" Jaurena. Manuel Jaurena, Tomas Jaurena eta gehiago ere Baztango mutildantzariak ere leku aunitzetan ibillak dira Maurizio eta Felixekin eta bai gure dantzak erakutsi ere Euskalerrl osoan Erran dezadan ere Lantzko iñauterin ere aunitz urtez ubiliak direla eta Maurizioren txistu soñuak iñarrosi dltuela herri hortako zoko guziak, Lantzko zortzikoa airoski joaz, lñauteriaren zeremoniak ederki alaituz. Urteak ez dute barkatzen eta osasunez ez dabile arras ongi Utziak dltu orain soñualdi guziak eta ongi merezia daukan atsedena hartu du. Baztango txistularien kondauran lñork ez du txistulari bezala hainbertze urtez iraun. Aunltz zor diogu Maurlziori eta erran dezakegu Baztango berrogeita hamar ur tez azpiko mutil eta gizon gehienak Mauriziori esker ikasi dutela mutil-dantza Erran dezagun ere Mauriziok bere aitari ikasitako dantza guziak pentagramara pasa zituela eta denak bere eskuz idatzirik Lan hau 1943 garren urtean egin zuen

Mauriziok maite duen soinu berezia "IOIAK" deitzen den eztai soñua da. Erran dugu laurehun eta hamasei eztaiean egona dela eta halnbertze urtez soñu hori joaz. zer haitaldiak egin dituen gure Mauriziok. Gañera eztai soñu horrek badauzka bere koplak edo bertsoak, eta eztai bazkarian "errekie' orduan, Maurizioak "IOIAK" jo ondoren kopla hoiek kantatzen zituen ezkonberrien ohoretan eta hau aldiero egiten zuen. Bere bizi guzian mantendu dituen dantzak beti baztandarrak izan dira, denak hemengoak.Mutik-Dantzak, "lrri-Dantzak" "Sagar-Dantza" "SokaDantza", "Gaite edo muxike" eta soñulari guziek bezala bertze motako soñualdiak. "jota" ta "purrusalda" kalejirak eta orotarik, denak berak txistuari ateratzen dion soñu berezi horrekin.

Mauriziok baditu jarraikitzaleak eta dantza guziak menderatuak dauzkatenak. Denen artean aipa dezadan Jabier Larralde arizkundarra Maurizioren koñadua eta dantza guzietan maixu ta dantzari. Arizkungo Elkartasuna Dantzari Taldeko txistulari ta zuzendari. Agustin Eraso elizondar gaztea Maurizioren ikasle, hau ere txistulari trebea eta dantzetako soñuak ongi dakizkiena, Baztango Dantzari Taldearen txistularia. Baita ere baditugu bertze bi txistulari dantzatzen ere ongi ikasiak. Manuel Biguria elizondarra eta Patxi Larralde arizkundarra. (hau Jabierren semea).

Uste dugu lasai egon gaitezkela gazte hoien zaletasuna azkar dagola ikusirik. Mauriziok ikasi zituen berak dakizkien guziak bere aitarengandik eta honek berri aitzinakoengandik. Holaxe guk ere erakutsi dabegu gure ondokoeri eta haue berriz gero etorriko direneri, eta holaxe mendez mende gure baztandar dantzak iraun dezaten. Gure oroitzean mutil-dantzak beti izan dute arrakasta.

Gerra denboran eta gero ere bertze hiru urtez, mutil-dantzak pixka bat itzaliak egon ziren, baina 1943 urtean berpiztu ziren. Urte hartan Baztango Udalak lagundurik mutildantza ikasketak egin ziren Elizondon. Antonio eta Maurizio aita-semeak etortzen ziren mutil-dantzak erakustera eta Antxitoneko Trinketean biltzen ginen gazte aunitz eta holaxe ikasi gintuen mutil-dantza guziak Antonio eta Maurizlorekin. Hilabete pare batez etorri ziren astean bi aldiz. Beren baserritik oñez ordu terdiko bidean. Dantza saioetan gauerdi arte eta gero "tragoxka" egin ondoren, berriz beren etxera oñez. Ondoko urtean berriz lkasketak baina oraingoan Maurizio bakarrik Santio altzinean etortzen zen gazteei mutil-dantza erakustera eta beti oñez bere etxetik gan-etorria eginik Gero bertze herrietara ere joaten zen gazteeri mutil-dantzak erakustera eta holaxe urte aunitzez, Udaran nonbaitor baina neguan ez zen gauza berdiña. Gartzaingo bestak Sanmartinetan eta egun batzuz lenago horko gazteriakin dantza erakusketan. Aunitz aldiz uria leher eta bere baserritik ilundu ta ondoan aibatuko zen oñez Gartzaineraño eta hemen 'jo ta ké" mutildantzan gauerdi arte eta tragoxka" bat eginik berriz bere etxera oñez bi orduko bidean. gau ilunean. euria jautsi ahala eta atertu gabe

Gero urte batzuz holaxe iraganik eta bere baserrira bidea zabaldu zutenean, orduan oñez etortzen bazen ere gero etxerakoan autoz eramaten zuten. Bizikletan ere egiten zuen bidaia. Urte batzuz txistu ikasketak eman zituen, Ellzondon eta Arizkunen ere. Astean bi aldiz aritzen zela. Beti kurri iblli izan da, alde batera eta bertzera atsedenik hartu gabe Duela zenbait urte Ellzondon Santiotan ospatu izan da dantza laxoan Txapelketa eta hamar edo hamabi urtez egin ere. Dantzari aunitz etortzen ziren Euskalerriko toki aunitzetatlk Maurizio izaten ginuen soñulari eta atsedenlk hartu gabe jota ta purrusalda' egin ahal guzian. Oroitzen naiz urte batez nola etorri ziren bikote aunitz Lehiaketa hortara eta urte hartan gogoan dut nola jo zituen 65 aldiz bi soñualdiak jota ta arin-arin" Joaldi ederra egin zuen urte hartan gure Mauriziok.Baztanen egin diren jaialdi guzietan Maurizio beti sonulari. Estranjeri aldean ere ibilia da iparraldeko dantzariekin Barzelonan ere bai, Xabier Larralderekin hiri eder hortan ospatu zen jaialdi batean. Bertze aldi batez Madrilen Iruñeko Dantzari Talde batekin. Españako hiri nagusian Maurizioren txistu soñuak bazter guziak alaitu zituela. Omenaldiak ere egin diozkate herri aunitzetan, bai Baztanen eta baita ere Gipuzkoan eta Bizkaian ere. Haundiena Arizkunen egin zioten 1987-an. Gogoangarria bai zinez Mauriziori egin zioten Omenaldi hura. Mundu bat bildu zen bere inguruan, baztandar mutil-dantzari guziak, Euskalerriko Txlstularlen Elkartea, Dantzari Talde aunitz, Gaitero ta Albokari eta baita ere Lantzko iñauteria Mauriziori merezi zuen gorasarrea eginik. Norbaiti Omenaldi bat egitekotan, Maurizio dugu ohore hori merezi duena

[§]