| |
Pierre
Bordazaharre Iruriko Etxahunia etxean sortu zen eta, usadio zaharrari
segituz, Etxahun izenez ezagurua da. Gainerako herritarrak bazala, maskarada
eta pastoraletako jokülaria izateaz gain, laboraria zen eta haiek
ez bezala bertsolaria –koblakaria-, xirularia eta pastoralegile.
Hain zuzen, pastoralegile –huntzailia- bezala egindako lana garrantzi
haundikoa da, erabar berritu bait zuen pastorala.
Behiala saioren bat edo beste izan bazen ere (Üskaldunak
Ibañetan, Atharratze 1908 adibidez), Etxahunek pastoraletako gaiak
gure kulturan oinarritu zituen eta hau berrikuntza nabarmena gertatu zen.
Kantak ere maizago sarrarazi zituen tarteka-marteka jelkhandietan.
Huek dira berak ondutako pastoralak eta lehendabizikoz
emandako herriaren izena: Etxahun koblakaria (Barkoxe, 1953), Matalaz
(Eskiula, 1955), Berterretxe (Maule, 1958), Zantxo Azkarra (Gotaine-Iribarne,
1963), De Tréville (Iruri, 1966), Xikito de Cambo (Maule, 1967),
Pette Beretter (Gotaine-Iribarne, 1973), Ximena (Atharratze, 1979) eta
Iparragirre (Urdiñarbe, 1980).
Bestalde, Etxahun oso kanta ezagunen
egilea da, hona hemen bi kanturen bertso bana:
|
Agur Xiberua
Bazter guzietako xokhorik eijerrena
Agur sor lekhia
Zuri ditit ene ametsik goxuenak
Bihotzan erditik
Bostetan elki deitzadazüt hasperena
Zü ützi geroztik
Bizi naiz trixterik
Abandonatürik
Ez beita herririk
Parisez besterik
Zü bezalakorik |
Goizian argi astian, ene leiho hegian,
Txori bat pausatzen da eta goratik hasten khantan.
Txori eijerra, hain alegera, entzüten haidanian
Ene bihotzeko tristüra laister duak aidian.
|
|