Egitarauari Oharrak (EOS-2002 Maiatza)

Txistu eta Orkestrarako Kontzertua

TOMÁS ARAGÜÉS

MUSIKARIAK

 

 
 

2002 urte honetan, bi egokiera berezi bildu dira. Batetik gure Orkestraren sorreraren hogeigarren urteurrena iritsi da eta bestetik Euskal Herriko Txistularien Elkarteko hirurogeita hamabosgarrena ere aurten betetzen da. Herri Musikaren ordezkari zintzo leiala den txistuak eta Musika Kultoaren gailurra den Orkestrak elkarrekin zerikusia badutela aditzera eman nahi ote digun jarri gara pentsatzen. Egia da. Musika beti da Musika: Herrikoa edo egile jantziena. Folklorikoa edo kultoa. Eta beti dago entzule diren pertsonen zerbitzuan

Horregatik gaurko saioan Tomas Araguesen Txistu eta Orkestrarako Kontzertua jotzeaz gainera, harrera berezia egin nahi izan dizuegu. Hain tradizionalak diren Martxa Zeremonialak eskaini dizkizuete txistulariek sarreran eta emanaldiari hasiera emateko Ohorezko Kontrapasa burutuko du hainbestetan aurreskularien txapelduna izan den Jon Maiak. Obra hau Jose Olaizola zenak sortu zuen, Sorgiñeta baleterako, baina txistu musikaren estiloari jarraituz eta gure folklorean dagoen errespetuzko dantzarik solemnearen egituran.

2001-02 Abonu-Denboraldia

  • Maiatzak 6 eta7an-Donostian
    Kursaal Aretoan
  • 8.-Bilbon:
    Euskalduna Jauregian
  • 9.-Iruinean:
    Gayarre Antzokian
  • 10.-Gasteizen:
    Principal Antzokian


 

TXISTU eta ORkESTrArako kontzertua

Tomas Arags
(Albalate del Arzobispo, Teruel, 1935)

  1. Moderato - Allegro Moderato
  2. Andante con calma
  3. Allegro (Rondo)

Jose Ignazio Ansorena - Txistu Bakarlaria
Cristian Mandeal - Zuzendaria

Estreinaldia: Musikaste, Errenteria, 1984ko maiatzaren 19an, Jose Ignazio Ansorena (txistua), Bilboko Orkestra Sinfonikoa, zuzendaria Urbano Ruiz Laorden

Eusko Jaurlaritzak 1981 eko abenduan buruturiko ikerketa eta sorkuntza artistikoa sustatzeko deialdiari esker osatua

Jose Ignazio Ansorenari eskainia.

Interpretearen arrakasta beti berehalakoa da; konpositorearena denboraren baitan geratzen da. Hala ere, exekutatzaileak abagune askotan gainditu egiten du ofizioa historiaren eragile bihurtzeko. Mühlfed, Meiningengo Orkestrako bertutetsu sonatu hura gabe, Brahmsek bizitzaren azken aldera idatzi zituen klarineterako obra distiratsu haiek gabe egongo ginateke orain; Wittgenstein, lehen mundu gerratean besamotz geratu zen pianojole hura gabe, ez genuke Ravelen Ezker eskurako kontzertua ezagutuko; Segovia gabe, XX. mendeko gitarrarentzako errepertorioaren parte handi bat ere ez; Rubinstein gabe ez genuke Fallaren Fantasia betica ezagutuko... seguraski Jose Ignazio Ansorena gabe ere ez genuke Aragubsen Txistu eta orkestrarako Kontzertua ezagutuko.

Ez da ahaztu behar Ansorenaren lanaren atzean tresnaren "modernizazioa" dagoela "tinbrea, afinazioa eta duktilitateari" dagokienez eta horiekin batera herritarra denaren "zakartasunak" berdinez berdin hitz egin ahal izatea orkestrako tresnen artean. Eta Tomas Araguesen atzean? Txistuaren izaeraren bitartegabetasuna gainditzen jakin izan duen egile baten irudimena folklorearen aipamenak era esplizituan baztertzen dituen obra bat egiteko eta ezkutuka bakarrik egiten da lllaskitan gaiaren aipa mena lehen konpasetan. Obra noneKin txistua auintzen aela esatea haren identitatea mesprezatzea adina izango litzateke, baina egia da Tomas Araguesen obratik aurrera aitortu egin beharko litzatekeela tresna "berri" baten existentzia, elkarrizketan sartu eta orkestraren multzoan txertatzeko gai dena. Azken zirkunstantzia hori lehen mugimenduan nabarmen daiteke, zeinean berdin arteko trataera bat lortu nahi baita, bakarlariaren aldeko tratu berezirik gabe. Bakarlariaren munta hurrengo bi mugimenduetarako erreserbatzen da, zeinetan ustiatzen baitira instrumentuaren berezko gaitasunak: izaera adierazkor eta oroitarazlea bigarrenean, eta distiratsuagoa hirugarrenean, zeinean danbolinarekin batera azkenerako estanpa beti karakteristiko bat marrazten baitu nahiz eta hemen is anekdotazkoa izan.

[§]

TOMAS ARAGS-en perfila

  • 1935. (Teruel) Albalate del Arzobispon jaio zen, urriaren 19an.
  • 1940. Egoitza Euskal Herrira aldatu zuen, aitak, Tomas Aragues Bayartek, Barakaldoko Udal Bandaren zuzendari-postua irabaztean, eta handik urte batzuetara Bilboko Kontserbatorioko Harmonia eta Kontrapuntu Katedra.
  • 1958. Bilboko Kontserbatorioan musika-ikasketak amaitu zituen. Konposiziosaria irabazi zuen Rosas poema sinfoniko-koralari esker. Harrezkero konposizioan nazioarteko hobekuntza-ikastaroetan esku hartuko du (Konpostelan eta Sienako Accademia Musicale Chigianan).
  • 1960-1970. La Salle ordenari lotua. Salamancako Unibertsitate Pontifizioan musika sakratuaren irakaslea.
  • 1972. Donostiako Musika Udal Kontserbatorican Musikaren Teoria eta Solfeo Katedra lortu zuen.
  • 1973. Gipuzkoako hiriburuan finkatu zuen egoitza.
  • 1974-1979. Donostiako Conjunto Barrocoaren zuzendari-sortzailea. 1977-1986. Easo Abesbatzaren zuzendaria.
  • 1979. Erroman Nazioarteko Konposizio Saria irabazi zuen Annunciate la parola poema sinfoniko-koralari esker. Asturiar gaiei buruzko Konposizio Koralaren Sari Nazionala. Tolosako Nazioarteko Lehiaketan Konposizio Saria.
  • 1980-1983. Donostiako Kontserbatorioaren zuzendaria.
  • 1980-1996. Donostiako Kontserbatorioko Orkestraren zuzendaria.
  • 1980. Donostiako Kontserbatorioan Orkestra Zuzendaritzako katedra lortu zuen. Asturiar gaiei buruzko Konposizio Koralaren Sari Nazionala. Tolosako Nazioarteko Lehiaketan Konposizio Saria.
  • 1982. Valentziako Udalak deialdia eginik, Banda Sinfonikoentzako Nazioarteko Konposizio Saria, Suite de concierto-ri esker.
  • 1984. Konposizio Saria Tolosako Nazioarte Lehiaketan.
  • 1985. Eusko Jaurlaritzak deialdia eginik, obra dramatiko-musikalen lehiaketan lehen akzesita, Kattalin Txiki obrarengatik. Konposizio Saria Tolosako Nazioarte Lehiaketan.

Tomas Aragubsek lotura estua izan du Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin bere sorreratik, zuzendaritza eginkizunetan lankide izan delarik. Orkestraren lehen LPa zuzendu zuen, eta bertan entzun daiteke beste obren artean "Eusko Ereserkia"ren bertsio ofiziala, egilea Aragues bera dena. Musika ekoizpen zabala du. Ondoren aipatzen ditugu Orkestrak interpretatu edo estreinaturikoak: Suite Romantica (1982), Min Eresia (1983), Txistu eta orkestrarako kontzertua (1984), Lau sinfonia gune (1984), Suite clasica (1984), Kattalin txiki (1985), Tria ab uno (1986), Biolin eta orkestrarako kontzertua (1988), Navidad (1990), Euskal Requiem (1991), Jimmy Potxolo (1996), Capricho variopinto (1997), Vita (1999).

[§]

JOSE IGNAZIO ANSORENA

Donostian jaio zen 1953an aspalditik euskal musikarenganako zaletasun handia zuen familia batean. Isidro Ansorena, txistularien Maisu ospetsua, aitona eta aitaponteko izan zuen eta berarekin burutu zituen Txistu-danbolin ikasketak Donostiako Kontserbatorioan bestelako musika arloekin batera. Filosofia eta Letretako Lizentziatura lortu zuen Deustuko Unibertsitateko EUTG donostiar ikastetxean, Filologia Erromanikoaren arloan. Bederatzi urtez gazteen . irakasle izan zen Hizkuntza, Literatura eta Dramatizazioen arloetan Donostiako Manuel de Larramendi ikastetxean.

Donostian ospatu zen "I. Txistulari Bakarreko Txapelketa" irabazi zuen 1979 urtean, baita zenbait konposizio lehiaketetan lehenengo sariak ere. Donostiako Txistulari Taldeko Zuzendaritza, eta bertako Kontserbatorio Nagusiko Txistu Katedra ere lortu zituen oposizioz eta talde honekin lehiaketa garrantzitsuenetara jo ondoren, denetan Lehenengo Saria irabazi ztuen. Kontserbatorio honetako zuzendari ere izan ca hainbat urtez. Txistuaren afinakuntzaren aldetik, teknikaren ikerkuntza eta pedagogiaren bidetik eman ditu ahaleginik handienak eta honen ondorioz Txistu Gozoa izeneko metodoa eman zuen argitara lau tomotan. Hauxe ca gaur egun Akademia eta Kontserbatorio gehienetan erabiltzen den gida-liburua. Errepertorioa zabaltzeko ere Ian ugariak egin ditu eta gehienak Txistulari aldizkarian argitaratu dira. Zenbait urtez ere aldizkari horretako zuzendari aritu zen. Musikologia aldetik ikerkuntza Ian asko ditu eginak. Aipagarrienak: Euskal Kantak eta lztueta-Albenizen Musika Bilduma.

1982an Euskaltzaindiak deitutako Felipe Arresebeitia Poesia Lehiaketa irabazi zuen. Donostiako Txistulariekin batera lau disko ditu argitara emanak, euskal herri dantzak bilduz. Eta bakarlari gisan ere beste bost: Ansorenatarren Danbolina, Txistu Hotsak, Le Basque, Haize Hegoa, eta Gipuzkoako soinu zaharrak.

Hogei urte baino gehiago dira beste arlo berezia lantzen hasi zela: Musikaren zabalkundea, modu askotan bideratua, baina batik bat Kontzertu Didaktikoen bitartez, antolatzaile eta aurkezle gisan. Tankera guztietako talde musikalekin aritu da honetan: Orkestrak, Banda Sinfonikoak, Koruak, Ganbera Taldeak, Txistulari taldeak... Euskadiko Orkestrarekin ohiko elkarlana egiten du esparru honetan, baina beste zenbait Orkestrarekin ere aritu izan da: Frankfurt, Tenerife, Galizia... Mario Venzago, Pedro Halffter, Victor Pablo Perez, Juanjo Mena, Juan Jose Ocon, Kike Ugarte, eta beste hainbat zuzendarirekin batera lan egin du.

Hainbeste lanen artean, pailazotzari jarraitzen dio eta bere lagunekin batera Euskal Herria osoa korritzen du saio ugariak eta arrakasta handienak eratuz. Aurten, haurrei eskainitako alderdi honetan, hasi zenetik hogeitabederatzi urte bete ditu.

[§]

CRISTIAN MANDEAL

Cristian Mandealek zuzendari gisa egin duen gorakada piano, konposizio eta zuzendaritzan duen prestakuntza bikainari zor zaio, lehenik Brasoveko Musika Eskola Nagusian, eta gero Bukaresteko Musika Akademian; Herbert von Karajanen maisu-eskoletan esku hartzeko pribilegioa ere izan zuen Berlinen eta Sergiu Celibidacheren eskoletan Munichen. Ikasketak bukatzean, eta errumaniar operan irakasle gisa eskuratutako esperientziarekin, Cristian Mandeal zuzendari gisa gailendu zen Targu Mures eta Clujn. Gerora Bukaresteko George Enescu Orkestra Filarmonikoko musika zuzendari nagusi izendatuko zuten.

Aldi berean orkestra sonatuenetako batzuk zuzentzen ditu, esaterako, Dresdengo Staatskapelle, Frankfurteko Hessisches Rundfunk, Berlingo BIAS, Liverpool Symphony, Israelgo Filarmonikoa, Municheko Filarmonikoa, Erromako Santa Cecilia, Tokioko Orkestra Filarmonikoa, Sodwestfunk Orchester, Wiener Staatsoper, Birmingham Hiriko Sinfonikoa edo Irrati Bavariarraren Orkestra.

Cristian Mandeal lankide izan da sona handiko artista ugarirekin, esaterako, Radu Lupu, No Pogorelich, Bruno Leonardo Gelber, Maurice Andre, Viktor Tretiakov, Gerhard Oppitz, Ileana Cotrubas, Mstislav Rostropovich, Alicia de Larrocha edo Yefim Bronfmanekin.

Prestigio handiko kontzertu-aretoetan ari izan da, adibidez, Berlingo Filarmonikoan, Leipzigeko Gewandhausen, Moskuko Bolshoi Teatroan, Municheko Gasteigen, Tokioko Suntory Hallen, Bonngo Beethoven hallen, Frankfurteko Alte Operren, Salzburgeko Festspielsaalen, Genevako Victoria Hallen, Zuricheko Tonhallen eta Wiener Staatsoper Hallen.

Cristian Mandealek musika-jaialdi ugaritan esku hartu du, Bukaresteko George Enescu Nazioarteko Jaialditik hasi eta Istanbul, Ankara, Lisboa, Santander, Brescia-Bergamo, Bayreutheko Musikari Gazteen Jaialdia, Ostrawako Janacek Jaialdiraino, baita Estatu Batuetako Bloomingtongo Jaialdietan ere, izan ere bertara gonbidatu baitute udako ikastaroak ematera.

Arrakasta handia lortu du Brucknerren bederetzi sinfonien grabazioarekin, Electrecord etxe diskografiko errumaniarrarentzat. 1996an CD baten grabazioa burutu zuen BMG-Ariolak banaturiko Arte Nova zigiluarekin. Ekoizpen horrek Brahmsen obra sinfonikoen eta sinfoniko-koralen serie osoa dauka bere baitan, 1997an egilearen heriotze-urteurrena zela-eta agertua; George Enescuren obra sinfonikoen serie osoa ere badu. Euskal konpositoreen bilduma baten barruan, Jesus Aranbarriri eskaintako CD bat ere grabatu du Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eta Maria Bayo sopranoarekin, Claves zigilu suitzarraren pean.

Gaur egun, Bukaresteko George Enescu Orkestra Filarmonikoaren musika zuzendaria da, baita izen bera duen Jaialdiarena ere. 2001 eko ekainetik Gilbert Vargarekin batera Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren musika zuzendaritza darama.

[§]